Konexio proiektu honekin, Soziologiako graduko 4 ikasleri ikasle kultura eta ondarearen gaineko ikerketa-eskuhartze proiektuak garatzeko baliabideak jarri eta kolaborazioan, hibridazioan eta transdiziplinaritatean oinarritutako proposamena egin nahi zaie. Horretarako, sormen eta kultura sektoreko eragileekin elkarlanean jarriko dira ikasleak, arte eszeniko eta koreografiatik landutako tresnak balia ditzaten. Horretarako, EHUko biltegietan arakatzeko gonbidapena egingo zaie, ondarearen gaineko ikuspegi kritiko eta konstruktibistan murgildu daitezen.